Kalejira egingo dute gaur, Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Karkara 2019ko aza. 20a, 09:30

Ostiralean, Santa Zezilia eguna izango da, eta musikarien eguna ospatzeko, kalejira egingo dute gaur arratsaldean herrian barrena.

17:30ean, txistu, trikitixa eta panderoko ikasleak Kultur Etxetik abiatuko dira eta kalejira egingo dute, Ikastola aurreko plazaraino. Han, dantza-emanaldi txiki bat egingo dute Danbolineko dantza-ikasleek.

Ondoren, berriz ere kalejiran, futbol zelaiaren aurreko plazara joko dute ikasleek eta gitarra eta soka taldeek abesti batzuk joko dituzte han.

Bukatzeko, Kultur Etxe atzeko plazara joango dira eta bandako ikasleek zenbait pieza joko dituzte eta, ondoren, txokolate beroa hartuko dute partehartzaile guztiek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide