Bertsio Gaua antolatu dute Etxeluze Gaztetxean

Karkara 2019ko aza. 18a, 11:30

Abenduaren 28an egingo dute Bertsio Gaua, eta bertan parte hartu nahi dutenek K2 eta Errusta tabernetan izena eman dezakete.

Orioko Etxeluze Gaztetxeak Bertsio Gaua antolatu du abenduaren 28rako, larunbatarekin. Lotsa alde batera utzi eta oholtza gainera igotzera animatu dituzte herritarrak. Bertsio Gauean parte hartu nahi dutenek, K2 eta Errusta tabernatan eman dezakete izena abenduaren 22a baino lehen.

Parte hartzaileek, egun bertan, arratsaldeko 19:00etan azaldu beharko dute Etxeluzera. Horrez gain, aurrez gaztetxean entseatzeko aukera izango du nahi duenak. Entseguak adosteko, astero, astearteetan 19:30tan azaldu daiteke Etxeluzera, antolatzaileak bertan egongo dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide