Oliden eta Orbegozok Gipuzkoako 2.mailako pilota txapelketa irabazi dute

Karkara 2019ko aza. 17a, 09:26

2. mailako garaipena lortuta txapela eta lehenengo mailara igoera lortu dute aiarrak eta oriotarrak. 

Aratz Oliden orioatarrak eta Lorentz Orbegozo aiarrak Gipuzkoako ezker hormako eskuz binakako txapelketako lehenengo mailara igotzea lortu dute, atzo jokatutako finalean garaipen garrantzitsua lortuta. 

Zazpi jardunaldi jokatu ditu Oliden eta Orbegozo bikoteak finalera iristeko. Lehenengo jardunaldian 15-22 irabazi zioten Azkoitiako bikoteari. Hortik aurrerako jardunaldi guztiak irabazi dituzte, Tartaloetxeren aurka jokatutako partida kenduta. 

Pasa den ostiralean jokatu ziren finalerdiak eta erraz gailendu ziren Oiarperen aurka, 22-4 ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka. Atzo lehiatutako finalean, Mundarro izan zuten aurkari lehenengo mailara igo nahian, eta ez zieten bate erraz jarri, lehia guztian atzetik joan ziren Oliden eta Orbegozo. Amaiera aldean aurretik jartzea lortu zuten 22-20 markagailuarekin txapela eta lehenengo mailarako igoera lortuta. Oliden pilotariak KARKARAri emandako adierazpenen arabera, “oso gustura” dago denboraldi honetan egindako lanarekin. “Partidu oso gogorra izan da finalekoa, baina oso gustura gaude txapelketa guztian egindako lanarekin eta txapela gehiago lortzeko irrikitan gaude”. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide