Moilako zirkulazio-aldaketa hurrengo astera arte atzeratu dute eguraldi txarra dela medio

Karkara 2019ko aza. 5a, 14:41

Galiboa jarri dute dagoeneko, beraz, 2.40 metrotik gorako altuera duten ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute gaurtik aurrera.

Plaza inguruko zirkulazioa aldatzekoak ziren gaur, eta moilako bidea bi noranzkotan jartzeko, baina, eguraldia dela-eta, atzeratu egin dute datorren astera arte.

Gaur goizean pintatu behar zuten lurreko marrak, arratsaldean zirkulazio-aldaketa egiteko, baina, euria dela-eta, ezin izan dituzte pintatu. Datozen egunotan ere eguraldi euritsua dago iragarrita eta, beraz, Udalak datorren artera atzeratu ditu pintaketa-lanak.

Galiboa jarrita

Nolanahi ere, galiboa jarrita dago dagoeneko eta, beraz, 2,40 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute aurrerantzean, herritik ateratzeko. Galiboa instalatuta dagoela adierazten duten seinaleak jarri ditu Udalak goizean herriko hainbat tokitan, gidariak jakinaren gainean izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide