Hezkuntzan ematen diren botere harremanen inguruko hitzaldia izango da azaroan

Karkara 2019ko urr. 20a, 17:42

Azaroaren 25ean, astelehenarekin eskainiko du hitzaldia Amelia Barquinek, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Azaroaren 25ean, astelehenarekin, Botere harremanak hezkuntzan hitzaldia izango da Salatxo Aretoan. Amelia Barquin irakasleak, hezkuntza eremuan botere harremanak eta genero indarkeria identifikatzeko eta prebenitzeko estrategiak emango ditu, eta hauei aurre egin ahal izateko jarraibideak aztertuko ditu kasu praktikoekin.

Xaltxerak eta Zingira Eskolak antolatu duten hitzaldia, 17:30ean hasiko da eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide