Ohiko bizilekua ez diren etxebizitzen fenomenoa aztertzeko inkesta martxan jarri dute herrian

Karkara 2019ko urr. 18a, 15:32

Gaur hasi dira inkestak pasatzen eta egun batzuk beharko dituzte lagin bezala aukeratutako etxe bizitzetatik igarotzeko.

Etxebizitzaren erabilerari buruzko inkesa martxan jarri dute Orion, eta egun hauetan herriko hainbat etxebizitza bisitatuko ditu Ikertalde SA-k, inkestak betetzeko.  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak martxan jarritako inkesta honen helburua, ohiko bizilekua ez diren etxebizitzen fenomenoa aztertzea da. Horretarako, okupatu gabe dauden etxebizitzen kopurua kalkulatuko dute eta etxebizitza horien egoera eta ezaugarriak aztertuko dituzte.

Gaur hasi dira inkestak pasatzen eta egun batzuk beharko dituzte ikerketa guztiak egin eta lana amaitutzat emateko. Ez dira etxebizitza guztietako pasako, aukeratutako lagin batetik baizik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide