Kamel Ziani izan da azkarrena III. Zarautz Bihotzetik elkartasun lasterketan

Karkara 2019ko urr. 13a, 13:54

Gaur, Zarautzen, 50 lagun inguruk korrika egin dute sortzetiko kardiopatia dutenen alde, Bihotzez elkarteak antolatuta. Kamel Ziani lehen postuan sailkatu da, eta Iñigo Exposito oriotarra hirugarrena izan da.

III. Zarautz Bihotzetik elkartasun lasterketan parte-hartzaileek 4,9 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta Kamel Ziani izan da azkarrena, ibilbidea 15:38 denboran eginda. Bigarren sailkatu da Juan Jose Beracierto (15:48) eta hirugarrena izan da Iñigo Exposito oriotarra (16:06).

Bestalde, emakumezkoen artean, Izaro Ibarguren (19:59) izan da helmugara iristen lehena; bigarren sailkatu da Sara Mancisidor (20:01), eta hirugarren Idoia Eceiza (22:21).

Lasterketaz gain, aurten estreinakoz, Bihotzez elkartearen aldeko oinezko martxa ere egin dute herritarrek.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide