Ikasturte berrian murgildu dira AEK-n

Karkara 2019ko urr. 8a, 14:00

Heldu diote ikasturte berriari Orioko AEK-ko ikasle eta kideek. Euskaltegian aurten ere "erantzun ona" izan dela azpimarratu dute.

Hala, aurreko ikasturteetan bezala, gora egin du autoikaskuntzarako izena eman dutenen kopuruak. Aurten, 31 ikasle izango dira, B1 mailatik hasi eta C1 mailara bitartekoak.

Aurrez aurreko taldeak ere osatu dituzte oraingoan. Goizean zein arratsaldean arituko dira; batez ere, hasiera-mailako ikasleak goizetan, eta arratsaldetan, A2 eta B1-B2 mailakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide