Datorren urriaren 19an, larunbatean, bularreko minbiziaren kontrako eguna izango da. Horren arira, Karela Kiroldegiak kamiseta arrosak jarri ditu salgai, gaurtik aurrera, harreran, 6 euroren truke bazkideentzat eta 8 eurotan bazkideak ez direnentzat. Kamiseta bakoitzaren salmentatik euro bat emango zaio bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurka lan egiten duen Gipuzkoako emakumeen Katxalin elkarteari. Horrela, minbiziaren aurkako ikerketari eta babesari laguntzeko.
Kiroldegiko langileen asmoa, urriaren 14tik 19ra bitartean jarduera fisikoa arrosaz jantzita egitea da: "Ikastaroetako partaide eta kiroldegiko erabiltzaile guztiak animatu nahi ditugu bularreko minbiziaren aurkako egunarekin bat egitera".