Orioko ikastolakoek irabazi dute bigarren saria Erronkako bideo lehiaketan

Karkara 2019ko urr. 7a, 11:30

Atzo izan zen Kilometroak jaialdia Zarautzen, eta ohi bezala, Erronka jokatu zuten hainbat ikastoletako ikasleek. Bertan izan ziren Orioko Herri Ikastolako gazteak ere.

Aurtengo Erronkaren barruan, bideo lehiaketa egin dute ikasleek. Hala, "Kilometroak jaiaz egiten duten interpretazioa" azaldu dute ikastola bakoitzeko kideek, ikus-entzunezko baten bidez. Antolatzaileen arabera, "14 eta 16 urte arteko ikasleen artean talde lana eta sormena sustatzea" da lehiaketaren helburua.

Orioko Herri Ikastolakoek ere aurkeztu zuten beren lana, eta bigarren saria eskuratu zuten. Hala, 500 euro irabazi zituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide