Salatxo tabernak 25.urteurrena ospatuko du urriaren 11an

Karkara 2019ko urr. 4a, 16:30

Urriaren 11an, ostiralarekin izango da ospakizuna gaueko 20:00etan hasita.

Salatxo tabernak 25 urte beteko ditu eta festa batekin ospatuko dute urteurrena. Urriaren 11an izango da, ostiralarekin. Gaueko 20:00etan hasiko da jaia, DJ Txabolaren eskutik, 80ko hamarkadako musikak hartuko du taberna, ondoren, DJ Illarrarekin batera emango diote jarraipena festari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide