Larunbatean, urriak 5, arraun-surfeko festa ospatuko da Orion, hirugarren urtez segidan. Egun osoko festa izango da, goizeko 11:00etan hasi eta gaua arte luzatuko dena.
Festa horren barruan hainbat jarduera antolatuko dira errioan eta moilan. Horregatik, moila itxita izango da ibilgailuentzat eta, beraz, oinezkoentzat geratuko da erabat. Herrira autoz sartzeko, botika ondoko bidea erabili beharko da, asteburuetan oinezkoentzat izaten dena. Herritik ateratzeko, berriz, asteburu guztietan bezala, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da. Igandean, ostera, betiko moduan antolatuko da zirkulazioa.