Arraunlarien posterrak banatuko dituzte arratsaldean

Karkara 2019ko urr. 3a, 11:00

Gaur arratsaldeko18:00etan hasita, arraunlarien posterrak hartzeko aukera izango dute herritarrek bankuaren parean.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orio Arraunketa Elkarteko arraunlarien argazkien posterrak banatuko dituzte herritarrentzat. La Caixa bankua Euskotren eta Eusko Label ligatako babeslea denez, eta bi ligak Oriok irabazi dituenez, herriko bulegoa apaindu dute arraunlariak zorionduz. Horrela, arratsaldean, OAEko zuzendaritzako eta La Caixako hainbat kidek egingo dute banaketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide