Lourdes Salsamendi izango da Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari berria

Karkara 2019ko urr. 1a, 11:28

Korta, Salsamendi, Iturain eta Arana. (@LuSalsamendi)

Atzo erabaki zuten agintaldi honetako Udal Elkartearen lehendakaria, eta Orioko EAJren zerrendaburuan jaso zituen boto gehien.

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria izango da Lourdes Salsamendi oriotarra datozen lau urteetan. Atzo izan zuten bilera lehendakari berria aukeratzeko, eta Salsamendi (EAJ) lehendakari eta Oier Korta Zumaiako alkate ohia (EAJ) lehendakari orde izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide