Jardueraz beteta dator udazkena

Karkara 2019ko ira. 30a, 12:30

Herriko talde eta ekintzaileek kultur jardueren programazioa osatu dute urrirako eta azarorako.

Egitaraua:

Urriak 5, larunbata
Euskalsurf SUP Race Zirkuitua-Orio 2019. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

Urriak 8, asteartea
18:00 Alzheimerrari buruzko hitzaldia kultur etxean, AFAGI elkarteak antolatuta

Urriak 14, astelehena
18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

Urriak 18, ostirala
22:00 Gari & Maldanbera taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da bertan

Urriak 22, asteartea
18:00 Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

Urriak 26, larunbata
Goiz eta arratsaldez ‘Heriotzaren eragina haurrengan’ ikastaroa kultur etxean, Mar Cortina pedagogoak emana. Mandalara elkarteak antolatuta

Azaroak 4, astelehena
18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

Azaroak 10, igandea
10:30 Hazi-banaketa, Herrio natur taldeak antolatuta.

Azaroak 14, osteguna
19:00 Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia kultur etxeko areto nagusian

Azaroak 16, larunbata
22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian. Sarrerak 22 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da online:
https://entradium.com/es/events/benito-lertxundi-orion

Azaroak 19, asteartea
18:00 Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

Azaroak 20, astazkena
17:30 Musika Eskolaren kalejira, Santa Zezilia dela-eta

Azaroak 29, ostirala
Erabilitako jostailuen bilketa, Herrio natur taldeak antolatuta: 16:00etan Zaragueta eskolan eta 16:30ean ikastolan.

Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean, azaroaren 20an izan ezik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide