Alzheimer gaixotasuna, mahai gainera

Karkara 2019ko ira. 30a, 12:45

(Anuska Esnal)

Iragan ostegunean, informazio-mahaia jarri zuten Afagi elkarteko Orioko kideek, udaletxearen atarian. Bestalde, 'Alzheimerrarekin elkar-bizi' hitzaldia antolatu dute urriaren 8rako.

Afagiko Antton Elosegik eta Maria Victoria Lucero psikologoak hartuko dute hitza saio horretan. 18:00etan izango da, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Afagik elkarlanean prestatu dute saioa, herrialde osoan egingo dituzten jardunaldien barruan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide