Jende ugari bildu da Mandalara jardunaldietan

Karkara 2019ko ira. 30a, 12:00

Ostiraletik atzora bitarte egin dituzte Mandalara jardunaldiak, eta besteak beste, musika, emozioak, landareak edota zaintza izan dituzte hizpide.

Ostiralean, irailak 27, Patxi Del Campo musikologoak ireki zuen asteburu osoko egitaraua. La música como cuidadora de las emociones hitzaldia eskaini zuen, Arraunetxen. Larunbatean ere bertan elkartu ziren, eta bi saio izan ziren:Yoga en familia Jesica Moralesen eskutik, eta El secreto de las plantas, Gabriel Vazquez idazlearen eskutik.

Atzo ere birritan bildu ziren Arraunetxen herritarrak. Goizean Aprender por un@ mism@ a cuidarse a un@ mism@ hitzaldia eskaini zuen Eneko Landaburu doktoreak, eta arratsaldean, Afrikako musikaren inguruko tailer interaktiboa izan zen Sökole-rekin. Saio horrekin itxi zituzten Mandalara taldeak antolatutako jardunaldiak.

Argazkiak: Mandalara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide