GAZTE FESTAK

Hemenbauen batukadaren hotsek girotu dute larunbat iluntzea

Karkara 2019ko ira. 28a, 20:09

Festak ez du etenik Orion. Gazteek eguerdian hasi dituzte ospakizunak, eta paella artean murgildu dira jai giroan. Gero, Hemenbauen batukadako kideak arduratu dira iluntzea girotzeaz.

Etxeluze gaztetxearen kanpoaldetik hasita, herriko kaleetan barrena aritu dira. Gauean ere jarraituko du Gazte Festetako egitarauak: Unidad Alavesa taldea igoko da gaztetxeko oholtza gainera.

Argazkiak: Intza Unanue Arruabarrena

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide