GAZTE FESTAK

Jai giroan murgildu dira Orioko gazteak

Karkara 2019ko ira. 28a, 15:15

Atzo hasi ziren Orioko 10. Gazte Festak. Piraten Danborradak ireki zuen hiru eguneko egitaraua, eta jarraian, Rukula taldeak girotu zituen gaua eta plaza. Gaur izango da egun handia gazteentzako.

Paella lehiaketako parte hartzaileak 12:00etan hasi dira paellak prestatzen, Etxeluze gaztetxearen kanpoaldean, eta 14:00etan aurkeztu dituzte emaitzak. Arratsaldean ez da zereginik faltako; Hemenbauen batukada arituko da herriko kaleetan barrena, eta jolasak ere egingo dituzte tartean. Gauean ere jarraituko du jaiak.

Argazkiak: Intza Unanue Arruabarrena

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide