Haur-eskolan izena emateko epea urriaren 1ean zabalduko da

Karkara 2019ko ira. 26a, 17:00

Irailaren 30ean, astelehenean Maria Maestra haur-eskolak ateak zabalduko ditu, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten.

Haur-eskolan matrikulatzeko epea datorren urriaren 1ean, asteartearekin zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 9ra arte. Izena emateko ordutegia, goizez 9:30etik 11:00etara eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara izango da. Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haur-eskolan. Izen ematearen aurretik, datorren irailaren 30ean, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haur-eskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko, eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haur-eskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide