‘Xua Gurasoekin Etxera!’ kantua aurkeztuko dute gaur

Karkara 2019ko ira. 27a, 09:30

Iluntzeko 20:00etan izango da kantuaren aurkezpena Herriko Plazan. Horrekin batera ekimenaren aldeko sinadura bilketa izango da. 

Gaur arratsaldean, 'Xua gurasoekin etxera!' Herri ekimenaren kantua aurkeztuko da Herriko Plazan, iluntzeko 20:00etan. Horrekin batera, sinadura bilketari ekingo zaio. Nahi duen orok izango du aukera paperean, zein digitalean ekimenaren alde sinatzeko.  

Uda honetan prestatu eta grabatu dute kantua Amasoian baserrian. Orio, Usurbil eta Zarautzeko musikari eta artisten elkarlanean. Koreografia ere badu kantuak. Ostiralean, bertan izango dira ekimena martxan jarri duten lagunak eta Xuaren aiton-amonak eta senideak. 

Herri ekimenaren jatorria

Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta datorren urtarrilean beteko ditu hiru urte. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ak  beteta, Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.

Hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri ekimenak. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude hirurak gaur egun eta urtarrilean etorriko da Xua Euskal Herrira. 

Kantua eta koreografia

Kantua eta koreografia egiten Orio, Aia eta Zarauzko kidek hartu dute parte. Unai Odriozola egin du abestia, Xabier Sukiak jarritako letrarekin eta Iñaki Gurrutxagaren doinuarekin.  Grabaketan musikari gehiago ere izan dira; Aitor Pagola gitarran, Imanol Arruti baterian, Kale bajuan eta Andrea Lopetegi, Jon Itxaso eta Fer "Apoa" ahotsak egiten. Murray jardun da grabaketako soinu teknikari lanetan.  Bestalde, koreografia, Ainhoa Urkizu, Joseba Orella, Laida Iturralde eta Ekiñe Saizarren sorkuntza izan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide