Eneko Dorronsorok irabazi du Orioko mutilen traineruak sinatutako kamiseta

Karkara 2019ko ira. 20a, 16:00

Berrogeita bi lagunek hartu dute parte Eusko Label ligako porran.

Arraun denboraldiaz hainbat porra egin ditugu udan zehar karkara.eus atarian, eta parte hartu dutenen artean Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak sinatutako kamiseta eta Hitzako urtebeteko harpidetza zozketatu ditugu. Gizonezkoen Eusko Lavel ligako porran, denera, berrogeita bi lagunek parte hartu dute.

Guztien artean zozketa egin dugu,  Eneko Dorronsorori tokatu zaio saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide