Irailaren 27tik 29ra izango dira Gazte Festak, eta behar ekonomikoei erantzun ahal izateko, antolatzaileek tonbola prestatu dute biharko. Herriko saltokiek emandako produktuak zozketatuko dituzte, 19:30etik 21:00etara, plazan. Bestalde, bertan salduko dituzte hilaren 28ko paella lehiaketarako txartelak, 12 euroan. Salmenta puntu bakarra izango da.