2019/09/10 - 2019/09/27 17:00

Erakusketa

Xebas Larrañagaren margolan eta eskultura erakusketa

Xebas Larrañagaren margolan eta eskultura erakusketa
Orio

Formatu txikiko 20 bat eskultura eta 10 bat margolan izango dira ikusgai Xebas Larrañagaren erakusketan. Eskulturak zurez, harriz, brontzez eta buztinez egiten ditu artistak; eta margolanak, berriz, olioz, akuarelaz nahiz arkatzez. Egin dituen lan gehienak figuratiboak dira, baina eginak ditu eskultura abstraktoak ere. Orion erakutsiko dituen lanen artean, besteak beste, Manuel Lasarteren koadro bat dago, baita Benito Lertxundiren irudiarekin egiten ari den buztinezko busto bat ere.

Astegunetan izango da zabalik, arratsaldez, 17:00etik 20:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide