Musika ardatz duen proiektua da Do Re Ni. Xabier Lizaso ikertzaile eta piano-jotzaile oriotarrak jarri zuen martxan, eta musikaren bidez pertsonen "era guztietako gaitasunak" lantzea da helburua. Orain musikak zahartze aktiboan duen edo izan dezakeen eragina aztertzeko ikerketa bat dute esku artean, baina horretarako, 55 urtetik gorako 200 boluntarioren parte hartzea behar dute.