Ipuin tailerrak eskainiko ditu Leire Zinkunegik irailetik aurrera

Karkara 2019ko abu. 29a, 10:20

Irailetik ekainera bitartean izango dira tailerrak, larunbatetan, 16:00etatik 17:30era.

Ipuin tailerra eskainiko du Leire Zinkunegik euskarri ezberdinak erabiliz: natura, marrazkiak, kartak, dadoak eta txotxongiloak izango dira elementu printzipalak. Jolasaren bidez, tailerrean parte hartzen dutenen irudimena eta adierazpena askatzea eta ipuin berriak sortzea da Zinkunegiren helburua.

Tailerra irailetik ekainera bitarteka izango da, larunbatetan 16:00etatik 17:30era. Sei urtetik gorako haur, gazte zein helduentzat zabaldu du deialdia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri kontaktuan Leire Zinkunegirekin 688 860 723 telefono zenbakian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide