Abuztuko azken astean sartuta, hilabetea agurtzeko ekintzak antolatu ditu Mola-Mola tabernak. Arratsaldeko 20:00etan hasita 'Jam Session'-a egingo dute Antilla hondartzako malekoian. Ondoren, Nagore ByMyself eta Entre Kanyes taldeek kontzertua eskainiko dute.