Ibai Marin eta Vandalia taldearen kontzertuak izango dira gaur arratsaldean

Karkara 2019ko abu. 23a, 13:11

Ibai Marinen kontzertua The Pass taberna barruko terrazan izango da. Emanaldiari arratsaldeko 19:00tan emango dio hasiera kantariak, Libana Taboada eta Aritz Pardina musikariekin batera. Vandalia taldearen kontzertua, berriz, Orioko San Nikolas elizan izango da arratsaldeko 20:00etan. Lau kideek osatzen dute taldea: Rocío de Frutos sopranoak, Gabriel Díaz kontratenorrak, Victor Sordo tenorrak eta Javier Cuevas baxuak. Bi emanaldiak doakoak izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide