Kaietan haurrei bainatzea debekatu?

Karkara 2019ko abu. 22a, 11:32

Elantxoben gertatutako istripuaren harira, itsas portuetan bainua hartzeko dagoen debekua betearazi behar ote den hausnartu du Luis Mari Zulaika irakasleak  Berria egunkarian.

Elantxoben gertatutako istripua dela eta, udara honetan beste behin ere berritu zaigu ondorengo eztabaida: itsas portuetan bainua hartzeko dagoen debekua, betearazi behar al da?

(Hiper)segurtasunaren izenean neurri guztiak zilegitzat jotzen diren garaiotan, aldeko ahots ugari entzuten dira; baina ez litzateke gaizki egongo neurri horiek zalantzan jartzen dituzten argudioak ere mahai gainean ipintzea. Heike Freire irakasleak Berde hezi bere liburuan (HikHasik euskaraz argitaratua) oso ondo azaltzen ditu haur bat gainbabestearen (esne mamitan haztearen) ondorioak. Argitalpen horretan, haurrak arriskuak ondo kudeatzen ikasteko hainbat urrats proposatzen ditu. Saiakera eta hutsegitearen poderioz, ahaleginduz eta hanka sartuz (aurreko belaunaldikoek egin izan duten bezala) joango da pixkanaka ikasiz eta bere mugak ezagutuz eta gaindituz. Inolako arriskurik gabe hazten den haurrak zailtasunak izango ditu gero errealitatera egokitzeko.

Jarraitu irakurtzen Berriaren web orrialdean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide