Larunbat honetan musika emanaldia izango da Gure Zirkuaren karpan arratsaldeko 19:30ean hasita. Musikaz eta magiaz girotutako ikuskizuna eskainiko dute. Txoko desberdinetatik datoz denak, Oialumetik, Argentinako Necoceha herritik eta Hernaniko karkabatik. Hego haizea taldea eta Ainara Ortegaren parte hartzearekin emango diote hasiera kontzertuari, ondoren, Andoni Martinez ze Ustaranek magia ikuskizun labur bat eskainiko du. Jarraian, Hernaniko Bitartean folk taldeak emango du saioa. Euskal kantu zaharrak, kantu propioak eta musika argentinarra izango dira entzungai besteak beste.
Sarrerak bertan erosteko aukera izango dute herritarrek asteartera bitartean. Helduen sarrerak 10 euroko prezioa du eta haurrenak 5 eurokoa. Diskoak ere salgai izango dira, eta bertatik ateratzen den dirua Open Arms elkarteari emango diote antolatzaileek.