Donostiako Musika Hamabostaldia izango da Orion ostiralean

Karkara 2019ko abu. 19a, 11:55

San Nikolas elizan eskainiko dute kontzertua, ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Vandalia taldeak kontzertua eskainiko du Orioko San Nikolas elizan abuztuaren 23an, ostiralarekin, arratsaldeko 20:00etan. Lau kideek osatzen dute taldea: Rocío de Frutos sopranoak, Gabriel Díaz kontratenorrak, Victor Sordo tenorrak eta Javier Cuevas baxuak.

Juan Sebastian Elkano (1476-1526)

Duela bost mende nabigatzaile adoretsu haiek egin zutena imitatzen duen musika ibilbidea eskainiko dute ostiralean. Bidaiako etapa ezberdinak garai hartako musika piezen bidez ekarriko dituzte gogora: haietako gehienak marinel-gaiei buruzkoak dira, Medinaceliren Kantutegikoak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide