Kiroldegian izango da gaur arraunlariei harrera

Karkara 2019ko abu. 18a, 19:43

Euria ari duenez, gaur Karela kiroldegian egingo dute errezibimendua 20:30ean.

Orio Arraunketa Elkarteak eta Orioko Udalak behar den bezala ospatu nahi dute, emakumezkoen traineruak irabazi berri duen Euskotren liga. Dena dela, eguraldiak ez du laguntzen gaur arratsaldean, eta arraunlariei harrera Karela kiroldegian egitea erabaki dute. 20:30ean hasiko da, eta 20:00etan irekiko dituzte kiroldegiko ateak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide