Abiatu dituzte kofradia zaharra eraisteko lanak

Karkara 2019ko abu. 28a, 10:22

Kofradia zaharra eraitsi ahal izateko hainbat baimen behar dira, eta horiek lortzea prozesu luzea izan dela jakinarazi dute Orioko Kofradiako arduradunek.

Urte hasieran, Orioko San Nikolas Kofradia, Dikeko lur-jabeak eta Orioko Udala adostasunera iritsi zirenean, jakinarazi zuten, kofradia zaharra eraistea eta ondoren, ekipamendurako eraikin berria egitea zela asmoa. Kofradia zaharra eraisteko baimenak eskatu zituen orduan Orioko Kofradiak, baina prozesua luzatu egin da, hainbat erakundek baitute eremu horren eskumena: Orioko Udalak, Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta zuzendaritzak, Eusko Jaurlaitzako Portu zuzendaritzak, eta Ura uraren euskal agentziak.

Erakunde guztietan proiektua aurkeztu eta hainbat izapide egin ondoren, Orioko Kofradiak lortu ditu erakin zaharra eraitsi ahal izateko baimen guztiak, eta iragan astelehenean hasi zituzten aurreneko lanak.

Behin eraikina botatzen dutenean, hesi batekin itxiko dute, erakin berria egin bitartean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide