Gaur arratsaldetik aurrera berriz ere martxan izango da Txu Txu trena

Karkara 2019ko abu. 14a, 16:05

Ohiko ordutegia izango du, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.

Uztailaren amaieran matxuratu egin zen herrigunea eta hondartza lotzen dituen Txu Txu trena, eta hainbat astez konpontzen izan dute tailerrean. Dena dela, udaletik jakinarazi dute gaur arratsaldean jarriko dutela berriz ere zerbitzua martxan. Ohiko ordutegia izango du, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.

Orain arte bezala, trenean bertan erosi daitezke txartelak. Euro bat balio du txartel bakoitzak, eta hamar erosiz gero prezio berezia eskaintzen dute; 6 euroren truke eskuratu daitezke 10 txartel.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide