Irudietan: Goizean abitu dira Batteleku ontziak herritik

Karkara 2019ko abu. 2a, 14:00

Aurten ere bisitan izan ditugu 2019ko Teink Trofeoan buru belarri dabiltzan bateleroak. Etapaz etapa jarduten dira Batteleku izeneko ontzietan, hirunaka arraunean, astebetez. Kastron eman zioten hasiera aurtengo edizioari, atzo, Mutrikutik irten eta Oria ibaian nabigatu zuten herriko moilan lehorreratu arte. Herriko Plazan afaldu zuten beraiekin etorritako senideekin eta txarangako lagunekin. Gaur goizeko 10:00ak puntuan, trofeoaren hurrengo etapari ekin diote. Oriotik hasi eta Pasaiaraino nabigatuko dute, gaur, batteleku ontzietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide