Karmengo Amaren Eguna ospatu zuten atzo arrantzaleek

Karkara 2019ko uzt. 17a, 08:34

Arraun denboraldian garaipen bat bestearen atzetik lortzen ari diren Orioko Arraunketa Elkarteko hiru traineruak bedeinkatu zituen herriko apaizak.

Karmengo Amaren Eguna izan zen atzo eta Orioko kristauek ospakizuna egin zuten moilan. Arrantzaleen zaindaria da Karmengo Ama eta iluntzeko meza bukatuta elizatik moilarako prozesioa egin zuten irudiaren atzetik. Moila eta plaza inguruan jendetza bildu zen eta dantzariek agurra dantzatu zioten Karmengo Amari; irudia propio apaindutako tokian jarritakoan apaizaren bedeinkazioa jaso zuten traineruek eta lore eskaintza egin zuten bertaratu zineren. Ekitaldia amaitutakoan elizara bueltan itzuli ziren herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide