Larunbat honetan, hilaren 6an, 'Eta... zer gehiago?' proiektu musikala aurkeztuko dute Orioko Arraun Etxean, 22:00etatik aurrera. Andoni Egañak aurkezten duen emanaldia da. German Ormazabal eta Xabier Lizaso ditu aldamenean. "Bizitzan denok hartu beharrak izan ditugun erabakiez" doa gai nagusia. "Bi piano, bertsolari-idazle bat eta musika ona garai eta estilo desberdinekoak". Sarrera doakoa izango da, toki guztiak betetzen diren arte.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide