Zarauzko Motxian bertso eskolak antolatuta, bertso astea izango da uztailaren 11tik 13ra bitartean. Uztailaren 12an, ostiralarekin, Zarautz eta Orioren arteko 'Desapiyo eguna' ospatuko da.
Hau da egitaraua osorik:
Uztailak 11, osteguna
22:00. Bertso musikatuak, Torre luzean.
Uztailak 12, ostirala
Desapiyo eguna, Zarautz VS Orio
18:30. Bertso-pelota, frontoi txikin
22:30. Bertso-saioa, Torre luzean
Uztailak 13, larunbata
Bertso eguna
10:30. Hamaiketakoa Musika Plazan
12:00 Txepelketa tabernaz taberna
15:00. Bazkaria eta final handia Txiki-polit tabernan.