Urteroko 24.000 euroko saria irabazi du Orion saldutako ONCEren txartel batek

Karkara 2019ko uzt. 1a, 16:30

ONCEren Asteburuko Txartelaren zozketan saritu dute Orion saldutako txartel bat. Urteroko 24.000 euroko saria barnebiltzen du sariak, 10 urtez jarraian.

Sari potoloa utzi du Orion ONCEren Asteburuko Txartelaren zozketak, El Sueldazo modura ezaguna. Hala, urteroko 24.000 euroko saria irabazi du Paco Diazek Orion saldutako kupoi batek. Txartela erosi duenak 10 urtez jarraian jasoko du diru kopuru hori.

ONCEk azpimarratu duenez, aurten dagoeneko 22 milioi euro banatu dituzte EAEn.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide