Bizkarrezurra eta gaixotasunak izango dituzte hizpide Salatxon

Karkara 2019ko eka. 26a, 17:30

Xabier Mendiarazek "bizkarrezurreko desorekek" sortutako gaixotasunen inguruko hainbat gako azalduko ditu Salatxon, uztailaren 9an.

Xabier Mendiaraz Zentro Kiropraktikoko kideen arabera, "egungo gaixotasun asko bizkarrezurreko desoreken ondorioz sortzen dira". Hala, gaiaren inguruko gakoak emateko eta "bizi kalitatea hobetzeko" hitzaldia eskainiko du Mendiarazek Orion, uztailaren 9an. 18:00etan hasiko da saioa, Salatxo tabernan.

Antolatzaileen arabera, 40 minutu inguruko hitzaldia osatu dute, eta doakoa izango da sarrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide