Orioko arraunlariek hiru domina eskuratu dituzte Espainiako aulki mugikorreko txapelketan

Karkara 2019ko eka. 24a, 14:54

Orio Arraunketa Elkarteko absolutu mailako gizonezkoen skull laukoak Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan.

Asteburuan Espainiako Arraunketa Olinpikoko txapelketa jokatu da Banyolasen, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek hiru domina eskuratu dituzte. Alde batetik, absolutu mailako gizonezkoen skull laukoak urrezko domina irabazi du, eta bestetik, jubenil mailako gizonezkoen skull  bikoak eta emakumezkoen skull laukoak brontzezko domina lortu dute.

Horrez gain, bi ontzi podiumaren atarian geratu dira, laugarren postuan sailkatuz, kadete mailako emakumezkoen zortzikoa eta jubenil mailako gizonezkoen lemazaindun laukoa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide