Prest dute San Pedro jaietako egitaraua

Karkara 2019ko eka. 20a, 15:47

Ate joka da uda, eta udarekin batera, Orioko San Pedro jaiak. Udalak gaur argitaratu du festetako egitaraua; ekainaren 28an hasiko da, eta hamaika egitasmoz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, uztailaren 1era arte. Hona hemen egitaraua osorik.

Ekainak 28, ostirala. San Pedro bezpera

10:30-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez dituzte hamaiketako gehiago eskainiko.

19:00. Pello eta Nikolasa erraldoien eta txistularien kalejira, kultur etxe aurrean hasita.

19:30. Festen hasierako txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Txurrumuski aisialdi elkartea omenduko dute aurten. Danbolin bandak, Harribil dantza-taldeak eta Salatxo abesbatzak hartuko dute parte ekitaldian.

20:30. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, Orioko plazan.

23:00. Governors eta Kenbat taldeen kontzertuak, Orioko plazan.

Ekainak 29, larunbata. San Pedro eguna

11:00. Meza, Orioko parrokian. Salatxo abesbatzak hartuko du parte.

11:30. Kimuen traineru-estropada, OAEk antolatuta.

12:30. Trikitixa txapelketa, Orioko plazan.

16:30. Helduen dardo txapelketa, Bikamiotan.

17:00. Pilota partidak, udal pilotalekuan. Haurren sanpedrotako esku-pilota txapelketaren finalak, Euskal Herriko emakume nagusi onenen esku-pilota partida eta gizonezkoen sanpedroetako gomazko paleta txapelketa herrikoiaren finala jokatuko dituzte.

18:00. Pello eta Nikolasa erraldoien eta txistularien kalejira, kultur etxe aurrean hasita.

19:00. Soka-dantza txistulariek lagunduta, Orioko plazan.

19:30. Kolpez Blai ibiltaria, Orioko kaleetan barrena.

23:00. Iratzar erromeria taldea, Orioko plazan.

Ekainak 30, igandea. Arrantzaleen Eguna

11:00. Kalejira, kultur etxe aurrean hasita. Orioko kaleetan barrena ibiliko dira, eta dantzak eta kantuak izango dira geldialdietan.

12:00. Sardina-jana herriko hainbat gunetan, herriko elkarte gastronomikoen eskutik.

13:00. Ikuskizuna, Orioko plazan: arrantzaleei ongi etorria, saregileak, sardinerak, batelerak, abesbatza eta abar.

14:30. Bazkaria, Orioko plazan. Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuko dute plaza.

18:00. Elortza eta Larrañagaren eskutik, erromeria, Orioko plazan.

19:30. Trikizio taldearen kontzertua, Orioko plazan.

22:00. Trikizio taldearen kontzertua, Orioko plazan.

Oharra: udalak arrantzalez jantzita ateratzeko eta leiho eta balkoiak apaintzeko dei egin die herritarrei.

Uztailak 1, astelehena. Umeen Eguna

09:00. Haurren eta helduen arteko futbol txapelketa, Mendibeltz zelaian. Zaraguetak antolatu du lehiaketa.

10:30. Haurrentzako tailerrak, puzgarriak eta jolasak, pilotalekuan.

12:00. Batel lehiaketa, errioan. Ikastolako DBHko ikasleek antolatu dute lehiaketa.

12:30. Txoro-txaranga, Orioko kaleetan barrena.

14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Balea jatetxean.

16:30. Uretako puzgarriak eta jolasak, anbulategi ondoko arranplan.

17:00. Dantza kultura da emanaldia, Orioko plazan, WM dantza estudioaren eskutik.

18.30. Pello eta Nikolasa erraldoien eta txistularien kalejira, kultur etxe aurrean hasita.

19:30. Porrusalda erromeria taldearen kontzertua, Orioko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide