Ibai Marinek kontzertua emango du bihar, Usurbilen

Karkara 2019ko eka. 6a, 15:00

Sutegiko auditoriumean izango da emanaldia, eta 'Etxe' bakarlariak ere abestuko du. Sarrerak bertan erosi ahalko dira.

Bihar, ostirala, Ibai Marin Orioko bizilagunak kontzertua eskainiko du Usurbilgo Sutegiko auditoriumean. Etxe bakarlaria ere bertan izango da. 22:00etan irekiko dituzte arotoko ateak, eta kontzertua 22:30ean hasiko da. Sarrerak bertan erosi ahalko dira, 8 euroan.

Marinek iaz argitaratu zuen bere lehenengo bakarkako lana; Bidean naiz. Duela bi urte hasi zuen diskoaren sorkuntza prozesua, Hira taldeak bere ibilbidea bukatutzat eman zuenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide