Sara Iparragirrek Añares Rioja ISB taldean jokatuko du datorren denboraldian

Karkara 2019ko eka. 6a, 12:11

Sara Iparragirrek Añares Rioja ISB taldean jokatuko du 2019-20 denboraldian, nahiz eta IDK Gipuzkoari lotuta jarraituko duen.

Sara Iparragirrek Añares Rioja ISB taldean jokatuko du 2019-20 denboraldian. Hala ere azken bost denboraldietan bere taldea izan den IDK Gipuzkoari lotuta jarraituko du.

Saskibaloi jokalari oriotarraren minutu gehiago jokatzeko nahiak eraginda, bi elkarteek aukera berria eskaini diote. Emakumezkoen Liga 2.mailan jolastuko du Iparragirrek Añares Rioja ISB taldearekin, hala ere hainbat entrenamendu egiten jarraituko du IDK Hipuzkoarekin. Bi entrenatzaileek erabakiko dute jokalariaren denboraldiko antolamendua, egoera pertsonala eta kirolaria kontuan hartuta.

Oriotarrak 2014-15 denboraldia debutatu zuen Dia Ligan, bost partidu jokatuta. Guztira, 87 partidu lehiatu ditu lehen mailan. Azken denboraldi honetan, 280 minutu jokatu ditu 28 partidutan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide