Bideoa: Semaforoak estropadetan?

Karkara 2019ko eka. 4a, 19:00

div style=" position: relative;padding-bottom: 56.25%;padding-top: 35px;height: 0;overflow: hidden;">

Traineru Kluben Elkarteak semaforo bidezko sistema probatu zuen asteburuan, estropaden irteeretarako. Ondarroan egin zituzten probak, eta datorren asteburuan erabakiko dute sistema berria martxan jarri edo baztertu.

Argi gorriak, argi berdeak eta sirenak erabili nahi dituzte estropaden hasieran. Hala, mahaira atera dute epaileek astindutako banderen bidezko sistema ordezkatzeko aukera. Helburua patroien eta arraunlarien "gaizkiulertuak" ekiditea da, baita kronometraia zehatzago izatea ere.

Ekainaren 15 eta 16an izango dira KAE Ligetako lehenengo estropadak. TKE Ligak, aldiz, ekainaren 22an hasiko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide