EITBko kideak Zaraguetan izan dira Xabier Lizasoren 'Do-Re-Ni' proiektua ezagutzen

Karkara 2019ko eka. 4a, 11:45

Do-Re-Ni proiektuaren proba pilotua grabatu dute Orioko Zaragueta Eskolan.

Xabier Lizaso ikertzaile eta piano-jole oriotarra 'Do Re Ni' proiektuan murgilduta dabil azken urtetan. Ekimenaren helburua da jolasaren bidez, haurren nortasuna sendotzea eta ikasgelan integrazioa lortzea.

Proiektuak haurrengan dituen onurak azaltzeko, EITBk eskola batean froga pilotu bat egitea proposatu zion Lizasori. Honek Orioko Zaragueta Herri Eskola aukeratu zuen horretarako, eta pasa den ostiralean ETBko, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kideak Zaraguetan izan ziren grabaketak egiten.

Ikusi hemen ETBko albisteetan emititutako albistea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide