Zourdine Thior futbol jokalari oriotarra "oso gustura" dago, Realarekin akordio batera iritsi eta 2021eko ekainaren 21a arte luzatu baitu kontratua. "Oso pozik nago, nik Realean jokatu nahi baitut. Gainera, uste dut jokalari bezala hobetzeko eta hazteko aukera bikaina izango dela".