Larunbat honetan, ekainak 1, arraunketa olinpikoko jardunaldia izango da Orion. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligako azken jardunaldia jokatuko dute, eta puntuagarria izango da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketarako.
14:00etan hasiko dira estropadak, eta 1.000 metroko ibilbidea osatuko dutenen txanda izango da lehenengo. Infantilek eta beteranoek egingo dute proba hori.Jarraian, 1.500 metroko ibilbidea egingo dutenek jokatuko dituzte estropadak; hain zuzen, kadeteek, jubenilek eta absolutuek.
Orio Arraunketa Elkarteek azaldu dutenez, 12:30ean jarri dute hitzordua ordezkariekin, elkarteko bulegoan.