Orioko Futbol Elkarteko preferente mutilek partida garrantzitsua jokatu dute gaur arratsaldean, Mendibeltz zelaian. Zestoaren aurka izan da norgehiagoka. Pasa den astean joaneko partida jokatu zuten eta 1-2 ko markagailuarekin itzuli ziren etxera. Gaurkoan, itzulerako lehian, hutseko berdinketa lortu dute oriotarrek, horrela, mailari eutsiz.