Garagardo Azokatik haratago, Orio AE-k Ondarroan du hitzordua asteburuan

Karkara 2019ko mai. 23a, 14:00

Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko dute Orioko bi ontzik.

Orio AE-k Ondarroan izango du hitzordua asteburuan. 2019ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko dute Orioko absolutu mailako emakumeek eta gizonek ontzi banarekin.

Larunbatean sailkapen estropadak izango dira, maila bakoitzean denbora onena egiten duten lehenengo lau ontziak, igandeko jokatuko den txapelketako finalean izango dute aukera dominak eta bandera lortzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide